Páginas vistas en total

domingo, 11 de noviembre de 2012

He llorado en tu recuerdo.



Zure oroipenean negar egin dut

Esan ohi zenidan “blog”ean ez zenuela idatzi nahi
Jendeak  irakurtzen ez zinduelako
Zu, ibili luzekoa ez ziñen
Zuk, motzean jokatu behar  izaten zenuen
Maite zenuen “Divo”aren paperean bizitzea
Bizitza den eszenatoki handi honetan         
 Bide motzetako beroaren beharra zenuen
Antzesleak ikuslearen beroa irrikatu ohi duen bezala
Etengabeko emanaldietan bizi zinen zu
Munduko antzoki handi honetan.

Gaur zure oroimenean nigar egin dut
Ezin izango baitugu gehiago lehiatzerik
Eta ikus ahal  zure irribarre pikarorik

Gaur zutaz oroiturik nigar egin dut                                               
Ez baitut sumatuko gehiago zure lotsagabekerik
Ezta ere bizitzarako zenuen indarrik.

Gaur zure oroimenean negar egin dut
zomorro maltzur batek
Gugandik eraman zaituelako.

         Gaur zure oroimenean negar egin dut
         Keak hondatu dizulako bizia
         Malkoak nire tinta idatzia urtu ohi duen gisa.

         Gaur zure oroimenean negar egin dut
          Urbasaz zenuen lilura
          Partekatzerik izango ez dugulako guk nahi  bezala

         Zure oroipenean nigar egin dut gaur                             
         Ezin izango baitugu gehiago  biltzerik  Alaia tabernan
         Tortilla pintxoa hartu aldera                  
         Eta etorkizuneko ilusioak jaurtitzera.
                          
         Gaur zure oroitzan nigar egin dut
          Ezin itzuliko baikara Tolosako iñauterietara
          Eta gozatu zure udaberriko alaitasunarekin

          Gaur zure oroitzapenean nigar egin dut
          Eta inoiz baino gehiago sumatu dut zure hutsunea
          Juan Mari, adiorik gabe joan baitzara.
            Eta malenkonia goibelean murgildurik utzi gintuzun,
            Ezpaitugu gehiago entzun ahal izango
            Amaierarik gabeko zure bluesik.
He llorado en tu recuerdo.

Me decías que no querías escribir en el blog
Porque la gente no te leía
En realidad tu página ha sido la mas leída pero...
Tu no eras de distancias largas
Tu necesitabas las distancias cortas.
Amabas estar interpretando tu papel de divo
En este gran teatro de la vida
Necesitabas el calor de las distancias cortas.
Como los artistas necesitan el calor de su público.
Tu necesitabas estar continuamente representando
En este gran teatro del mundo.

Hoy he llorado en tu recuerdo
Porque no podremos estar compitiendo
Porque no podremos ver mas tu sonrisa de pícaro

Hoy he llorado en tu recuerdo
Porque no sentiré tus desplantes
Ni tu fuerza por la vida.

Hoy he llorado en tu recuerdo
Porque un macabro bichito
Te ha llevado de nuestra compañía.

Hoy he llorado en tu recuerdo
Porque el humo te ha  minado la vida
Como las lagrimas disuelven mi tinta escrita.

Hoy he llorado tu recuerdo
Porque tu ilusión por Urbasa
No podremos compartirla como queríamos.

Hoy he llorado en tu recuerdo
Porque no podremos quedar en el Alaya
A tomar el pincho de tortilla
Y lanzar ilusiones futuras.

Hoy he llorado en tu recuerdo
Porque no podremos volver a los carnavales tolosarras
Y disfrutar de tu alegría de primavera

Hoy he llorado en tu recuerdo
Y he notado mas que nunca tu ausencia
Juan Mari porque te fuiste sin un adiós
Y nos dejaste sumidos en una triste melancolía
Porque no podremos mas
Sentir tus blues infinitos.